jueves, 20 de julio de 2017

VIGORA ETORRI / ¡VENID A VIGO!

"Mezu bat Vigotik, ESTEko XII pomozioko kide guztiei: zatozte uda honetan Vigora, eta paseotxo bat egitera joango gara nire bela ontzian. Gero misera edo vieira batzuk jausiko dira... Ribeiro on batek lagun.  Ez zarete damutuko! Abisatu garaiz, pilaketarik izan ez dezagun" dio Ramon Zarauzak bere herritik. 

Badakigu, beraz.

Mensaje directo de Ramón Zarauza desde su ciudad natal: "Atención compañeros de la XII de la ESTE: acercaros este verano a Vigo. Daremos una vueltita en mi barco a vela. Y luego ya caerá algún centollo y algunas vieiras... todo regado con buen Ribeiro. No os arrepentiréis. Avisad con tiempo, para evitar aglomeraciones" 

Por lo tanto, ya lo sabemos.

jueves, 13 de julio de 2017

MAQUETAS DE BARCOS



Fernando Tejero gure ikaskideak garaiko itsasontzien maketen argazkiak bidali dizkigu, bere ontziola propioan eginda. 

Nuestro compañero Fernando Tejero nos ha enviado fotos de sus maquetas de barcos de época, fabricados en su propio astillero.




jueves, 6 de julio de 2017

VANDER

Beste behin agertu zitzaigun Juanito sanferminetan. Oraingoan gaztetxoagoa da, eta oporretan  ari da pentsatzen. Ez da harrigarria. Bilobekin ume bilakatzen gara.

En una anterior ocasión Juanito apareció en este rincón en plenos sanfermines. En la de hoy se nos presenta más jovencito y está pensando en las vacaciones. No es de extrañar. Con los nietos nos convertimos en niños.


jueves, 29 de junio de 2017

NON HABEMUS DATA


Ez, ez dugu datarik. Tokia bai. Baina arrazoi batzuen ondorioz, antolatzaileek beste egun bat hautatu behar dute. Barkamena eskatzen diete, batez ere euren presentzia iragarri zutenei. Tokia bai, Pasaiko Arraun Elkartean izango da. Laster jakingo dugulakoan...

No, no tenemos fecha. Sitio sí, el mismo que estaba anunciado, es decir el Club de Remo de Pasajes. Por razones varias, los organizadores han tenido que modificar el día de la cita. Aún no lo han decidido. Confiamos en una próxima comunicación.

jueves, 22 de junio de 2017

HABEMUS DATA !!!!


Azkenik! Aurtengo antolatzaileek data eta tokia aukeratu dute: irailaren 22. Pasaira itzultzen gara. Izena eman behar da.

¡Por fín! Los organizadores de este año han elegido lugar y fecha: 22 de septiembre. Volvemos a Pasajes. Hay que apuntarse.

jueves, 15 de junio de 2017

IRUÑEAN AMABITXIAREKIN / EN PAMPLONA CON NUESTRA MADRINA

Ez zeuden denak, batzuk bidean geratu baitziren, galduta, baina argazkia Iruñean atera genuen, 2011ko irailaren 23an. Gurekin daukagu Arantza Azurmendi, Ekuadorreko Igarotzearen gure amabitxia.

No estaban todos ya que algunos compañeros se perdieron en el camino. La foto está obtenida el día 23 de septiembre de 2011, en Pamplona. Con nosotros aparece Arantza Azurmendi, nuestra madrina de Paso del Ecuador.

Foto. José Ignacio García Ramos

jueves, 8 de junio de 2017

ERAKUSTEN ARI / EXPONIENDO


Zenbat aldiz esan dugu Luis Migel artista handia dela? Bada, beste behin ere aukera eskaintzen digu horrela pentsa dezagun. Oraingoan erakusketa berri batean agertu ditu bere lanak, Zarautzen. Bi aitzaki ditugu Zarautzera joateko: bertako hondartza eta Lukas Ardotegian, ekainaren 22ra arte zabalik dagoena erakusketa.

Erakusketaren motiboak bi dira: Zarauztarrak -hau da, herrian jaiotako zenbait lagunen erretratoak- eta Siriako gerraren ondorioak. Olio pinturak eta akrilikoak ditugu.
Noizko "Hamabigarrenekoak" sail berri bat, Luis Mi? Ni irabazten ateratzen ari naiz... Badaukat, eta. Zorionak!




¿Cuántas veces hemos dicho en este rincón que Luis Miguel es un gran artista? Pues resulta que nos vuelve a dar una nueva muestra de su arte, con una exposición en la que expone algunos de sus trabajos realizados desde 2013. Ya tenemos, por lo tanto, dos razones para ir a Zarautz: la playa y esta muestra en Lukas Ardotegia, que está expuesta hasta el 22 de junio.

Los motivos elegidos para la exposición han sido dos: Zarauztarras, que reúne una serie de retratos de personajes nacidos en la localidad; y Consecuencias de la guerra de Siria. Se trata de óleos y pinturas acrílicas.

¿Para cuándo una serie "Los de la XII"? Yo voy ganando. Ya tengo mi retrato. Felicidades, Luis Mi.