jueves, 31 de marzo de 2016

ZATOZTE!! - ¡VENID! (y no os arrepentiréis)

Santi Arañok inbidia puntu bat eman nahi digu eta erretratatu egin da, gastronomia-atseden unetxo batean. Benidormen dago eta argazki egilea gure Fernando tejero da, txuletoietan aditua.

Zertara doazen? Ba, duela bi urte inguru proposatu zigutenera: Ez al da inor ausartzen Mediterraneo aldera (Alacant hobe)  ihesaldi txiki bat egitera?  Argazkikoaren gisako jaki goxoa hartuko genuke. Iradokizunak hartzen dira. Bien bitartean on egin, Santi!

FOTOGRAFIA: FERNANDO TEJERO

Santi Araño nos quiere dar envidia y se ha dejado retratar en posición descanso-gastronómica. Está en Benidorm y le inmortalizó nuestro querido Fernando Tejero,  experto en chuletones.

Van a lo que ya nos avisaron y rogaron hace dos años: ¿quién se atreve a bajar hasta el Mediterráneo (mejor zona alicantina) y comernos un churrasquillo como el de la foto? Se aceptan sugerencias. Mientras tanto, ¡que te aproveche Santi!


jueves, 17 de marzo de 2016

¿EL TUNEL DEL TIEMPO? ¡NO!

Ez da, ez, denboraren tuneletik igarotzen ari garela eta XII.go lagunak, plis-plas batean, 1972tik gaur egunera ekarri gaituela, gure gurasoen harridurarako. Bai, zera! Gertatzen dena da, atzean utzi ditugula egutegi ugari eta orain itxura horiek erakusten ditugu. Bai harrituko direnak, ordea, gure bilobak dira, ikusten dutenean garai hartako itxura ere izan genuela sasoian geundenean.

Baina tira! Ibilitako bidea ken diezaigutela. Hortxe gaude, iazko urriaren 9an, Gasteizen. Alai eta borrokalari!
 ARGAZKIA: JOSE IGNACIO GARCIA RAMOS

No es que estemos subidos los compañeros de la XII en el túnel del tiempo que en un plis-plas nos ha traído de 1972 a la actualidad, para sorpresa de nuestros padres. ¡Qué va! Lo que ha sucedido es que hemos dejado atrás muchos calendarios y hoy lucimos así. Los que seguro alucinarán serán nuestros nietos cuando comprueben que también fuimos como aparecemos en las fotos de aquel entonces.

Pero bueno, que nos quiten lo bailado. Ahí estamos en Vitoria-Gasteiz, el 9 de octubre del año pasado. Alegres y combativos.

jueves, 10 de marzo de 2016

MIRARIA EGIN DA / SE HIZO EL MILAGRO


Eta suposatzen genuena bete egin da: Eusebiok miraria egin du. Eta bere jaioterriraino eraman du itsasoa. Gipuzkoako Aldundiaren Obra Publikoak sailaren laguntzarekin, nonbait (Eusebioren lagunak, antza) kanal bat ireki dute Loiolako ateetaraino eta Azpeitiko Udaletxearen aurrean itsasontziak ainguratuta daude, lasai asko. Arrain sektorea, beraz, indartuta atera da irekiera horrekin, apartakoak baitira azpeitiarrak arrantzale gisa.

Bueno, total: Eusebiok bere herrira eramaten gaituenean, osteratxo batera gonbidatuko gaituelakoan gaude, lehen mailako itsasontzi batean. Erakartasun berezia du horrek guztiak, hain zuzen, urteroko gure hitzorduari baietz esateko 2016an.


Lo que intuíamos se ha cumplido: Eusebio ha hecho el milagro. Y nos ha remitido unas instantáneas de su nuevo logro: en colaboración, muy seguramente, con el Departamento de Obras Públicas de la Diputación de Gipuzkoa ha abierto un canal hasta las mismas puertas de la Basílica de Loiola y hoy se pueden contemplar hermosos pesqueros anclados frente al ayuntamiento azpeitiarra. El sector de la pesca ha salido fuertemente beneficiado con este nuevo puerto, ya que es proverbial la categoría histórica de los arrantzales azpeitiarras.

Total: que cuando tenga a bien llevarnos a su pueblo natal, Eusebio nos invitará a dar una vuelta en uno de esos barcos amarrados al costado de las calles azpeitiarras, antes tan poco coloristas. Todo un incentivo para decir que a nuestra cita docenil de 2016.





jueves, 3 de marzo de 2016

ITSASOTIK / POR MAR


Aurtengo txangoak ez gaitu itsasora eramango, Eusebiok miraririk ez badu egiten, behintzat, kanalen bat irekitzen Zumaiatik Azpeitiraino. Dena posible dela! 2010eko azaroaren 26an Pasaian ibili ginen, oso ondo, eta aurten Azpeitira eramango gintuelakoan geratu zen azpeitiarrik ospetsuenetako bigarrena (lehena San Ignazio da) Gasteizen izan genuen azken bileran.

La excursión de este año no nos llevará al mar, siempre lógicamente que Eusebio no haga alguna de las suyas y abra un canal desde Zumaia a Azpeitia. ¡Que todo es posible! El 26 de noviembre de 2010 estuvimos en Pasajes, muy a gusto, y el segundo azpeitiarra más importante de la historia (el primero es San Ignacio ) nos prometió en Vitoria-Gasteiz que en 2016 nos llevaría a su pueblo.

Xabi, lobo de mar, escudriñando y tranquilizando a los Pedros
¿Desembarco en Dunkerque?
Argazkiak / Fotografías: Jose Ignacio Garcia Ramos